Ezkerreko abertzaleen elkarlana iraunkorra izatea nahi du Batasunak
Ehundik gora militantek bat egin dute ebazpenarekin, Hazparnen egindako Biltzar Nagusian
Ezkerreko abertzaleen elkarlana indartzea eta iraunkor bihurtzea deliberatu zuen Batasunak atzo Hazparnen (Lapurdi) egin zuen Biltzar Nagusian. Ehun militantetik gora hartu zuten parte, eta aro politiko berriari begira, ezkerreko alderdi abertzaleak etorkizunari buruzko estrategia finkatu zuen. Aro politiko berri baten atarian herriz herri dozenaka bilkura egin ditu Batasunak. Iritzi eta gogoeta trukaketa horretan bildutako hainbat ekarpen atzoko Biltzar Nagusian aurkeztu mozioetan islatu dira. Zuberoa, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko 600 bat herritarrekin partekatuditu Batasunak Xutik Euskal Herria zehazten gogoeta, «oraingo prozesu demokratikoa independentziaren aldeko estrategiaren lehenengo urrats» gisa aurkeztu dutena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu