Ezkerreko gazteen botoa eskatu du Lopezek, "neoribelarismo ase ezinari" aurre egiteko

2012ko urriaren 13a
12:35
Entzun

Gazteen botoa eskatu du gaur Patxi Lopez PSE-EEren lehendakarigaiak. Alderdiko 400 bat gazterekin bildu da Gasteizen. Eskerrak eman dizkie alderdiko kide egiteagatik, "ez baitira garai errazak alderdi batean egoteko". Gazteak politikatik urruntzen ari direla ohartarazi du. "Ulertzen ditut horren arrazoi batzuk. Gobernuak ez dira gai izan botere ekonomikoak kontrolatzeko. Ez dugu maila eman, eta herritarren zati handi batek bizkar eman digu". Horri aurre egiteko botoa eskatu die Lopezek gazteei, "neoribelarismo ase ezinari" aurre egiteko.

Edozein alderdiri botoa ematea ez da berdin, haren esanetan. "Jokoan asko dago hauteskundeetan: herrialde eredua, eredu ekonomikoa eta gizarte eredua". Iñigo Urkulluren aurka gogor jo du Lopezek: "Betikoen gain utzi nahi ditu mozketak". Beste bide bat proposatu du PSE-EEk: zerga iruzurrari aurre egitea, "krisiaren zama" banatzea eta zergak behar baino gutxiago pagatzeko "lege zirrikituak" ixtea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.