Ezkerreko koalizioa sortu nahi du Alternatibak

Alternatiba, ezker abertzalea, EA eta Aralarren botopaperak «ilusioa» piztuko lukeela ziur da Matute

Erredakzioa
Bilbo
2011ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Alternatibak, ezker abertzaleak, EAk eta Aralarrek egindako «ilusioaren botopapera» egotea nahiko luke Oskar Matutek, Alternatibako eledunak. Izan ere, Euskal Herriko ezkerrak bat eginez gero gizartean «ilusioa» sortuko litzatekeela ziur da.

Ezker abertzaleko, Eusko Alkartasuneko eta Alternatibako ordezkariek hitzartu duten Euskal Herria ezkerretik. Aldaketa politiko eta sozialerako independentisten eta subiranisten arteko akordioa-n Aralar ere egotea nahiko luke Matutek. Haren ustez,lau alderdi horiek koalizio «indartsua» eratu dezakete, eta orain arteko hauteskundeetan nagusitu den «etsipenari» aurre egiteko balio dezake euren botopaperak. «Euskal Herriko ezkerra batzea nahiko nuke, EAk ordezkatzen duen sozialdemokraziarekin, Alternatibaren ezker erradikalagoarekin, tradizio handia duen ezker abertzalearekin eta aintzat hartu beharreko ibilbidea duen Aralarrekin».

ETBtelebista katean egin dioten elkarrizketan esan ditu hitzokAlternatibako bozeramaileak. Jakinarazi duenez, akordio horretako sinatzaileek dute ez egutegirik, ez hauteskundeei begirako kronogramarik prestatu.

Edozein modutan, Espainiako Gobernuak ezker abertzalearen kotrako debekuaz egiten duen «erabilera politikoa» agerian uzteak du une honetan lehentasuna, Alternatibako ordezkariaren ustez. Aukera politiko guztiakhauteskundeetan egon daitezen lan egin behar dela dio:«Hori lortzen bada, eta ados jartzen bagara, koalizioa egiteko denbora izango dugu».

Bestalde, Jone Goirizelaia ezker abertzaleko ordezkariak berretsi du ezker abertzalearen marka berriaren estatutuak hilaren amaieran edo otsailaren hasieran aurkeztuko dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.