euskal herria

Ezkerreko subiranistak elkarrekin Aberri Egunean: apirilaren 7an Donazaharren, 8an Iruñean

Ezker abertzalea, Aralar, EA, AB eta Alternatibak Itsasun agerraldia egin dute gaur.

2012ko martxoaren 27a
18:31
Entzun

Ezker abertzalea, Aralar, EA, AB eta Alternatiba ezkerreko indar subiranistek elkarrekin ospatuko dute aurten Aberri Eguna: apirilaren 7an (larunbata) Donazaharren izango den ekitaldian hartuko dute parte eta 8an (igandea) Independentistak sareak Iruñean egingo duen ekimenean.

Itsasun egin dute gaur agerraldia bost eragileek. "Aberri Eguneko deialdia egiteko aukeratu dugun tokia ez da nolanahikoa, abertzaleontzat oso esanguratsua baita. Izan ere, orain dela 49 urte hementxe bertan, Itsasun, aldarrikatu zuten herri honen aitorpena".

Aurtengo Aberri Eguna "berezia" izango dela adierazi dute, "testuinguruagatik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.