Minutu gutxi batzuk besterik ez zituen iraun kazkabarra saioak, baina atzo iluntzeko ekaitza bereziki bortitza izan zen Gipuzkoako eta Arabako leku askotan; ping-pong piloten tamainako izotz zatiak bota zituen. Autoen kapotak eta baratzeak izan dira kaltetuenak, baita etxeetako edota pabiloietako teilatuak ere. Dena den, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arabera, zaparradak ez du kalte larririk eragin.
Tenperaturek behera egingo dute datozen orduetan eta euria egingo du, baina zaparrada arinak izango dira, Euskalmeten arabera.