ETB1en bart egin zuten eztabaidaren garaian astindu handia izan zuen Elhuyarrek eta BERRIAk elkarlanean abian jarritako termometroak. Gora egin zuten alderdiei buruzko euskarazko aipamenak neurtzen dituzten marrek, eta EH Bildurena iritsi zen punturik garaienera. PSE-EEri eta EAJri buruzko aipamenak izan ziren bigarren eta hirugarren, elkarren paretsuan; Elkarrekin Podemosi buruzkoa koska bat beherago gelditu zen, PPkoa beste bat beherago, eta Ciudadanosi buruzkoak ez zuen aldaketarik izan ia.
Aipamen neutroak kenduta, baikorrak izan ziren EH Bilduri buruzko aipamen gehienak; eta negatiboak PSE-EEri eta EAJri buruzkoak. PPri buruzko aipamen baikor bakar bat ere ez zen egin euskaraz.
Hautagaiei buruzko grafikoari begiratuz gero, Iñigo Urkullu izan da gehien aipatua, Idoia Mendia bigarren eta Pili Zabala hirugarren. Maddalen Iriarte eta Laura Garridori buruz egindako komentarioak ez ditu neurtu termometroak, lehendakarigaiei buruzkoak neurtzen dituelako soilik, eta Arnaldo Otegi delako EH Bilduk aukeratutako lehendakarigaia, eta Alfonso Alonso PPrena. Aldeko komentario gehien jaso duen hautagaia Urkullu da, eta kontrako gehien jaso duena, Mendia.
Euskararen erabileraz
Hautagaiez eta alderdiez zuzenean bakarrik ez, eztabaidan egon zen euskara mailak ere arrabotsa sortu du sarean. Bereziki hautagien ergatiboaren erabilera okerrak.
BREAKING NEWS: Greenpeace ekintza bat egiten ari da Bilbon #i25debatea ikusi ondoren pic.twitter.com/MzLgYKlWk4
— Joxe Rojas (@joxe) 2016(e)ko irailak 13
Zalantzarik gabe, hau da #I25Debatea-ko kaltetuena. pic.twitter.com/HAb4CO5tF7
— Aiora (@probatxoa) 2016(e)ko irailak 13
#i25debatea. Imaginatzen gazteleraz hain gaizki egiten duten hautagaiak Espainiako kate batean? Eta hain euskara negargarria zilegi da?
— Esti Elduaien Uranga (@Eelduaien) 2016(e)ko irailak 13
Ergatiboa, gaur goizean #i25debateapic.twitter.com/fHc3476V2n
— Josu Lopez-Gazpio (@Josu_lg) 2016(e)ko irailak 14
Eta izan da kritiken gainean hausnarketa eskatu duenik ere:
Hau hausnartzekoa da. https://t.co/jiEDgwEMB3
— Josu Goiko (@josu_goiko) 2016(e)ko irailak 14