Iraken inbasioaren ondorena

Eztanda handi bat izan da Fallujan, udaletxearen inguruan

Hamabiak laurden gutxi aldera, leherketa handi batek astindu du Irakeko Falluja hiriko erdialdea. Argitasun gutxi dago oraindik gertatutakoari buruz, baina lekukoen arabera, udaletxe inguruan izan da eztanda. Oraindik ez dakite zauriturik egon den. Irakeko erresistentziaren gotorlekuetako bat da Falluja.

2003ko urriaren 31
15:39
Entzun
Bagdadetik 65 kilometrora dago hiri hori, mendebaldera, eta musulman suniak dira han nagusi. Halaber, AEBen eta haren koaliziokideen kontrako erresistentziaren gune indartsuenetako bat da.

Lekukoek azaldu dutenez, ke beltz zerrenda handi bat ikuste da Falluja erdialdean, eztandagertatu den inguruan. Koalizioko indarrek eratutako Irakeko Poliziak inguru guztia hesitu du, eta hara joateko errepideak moztu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.