Gizartea

Ezterenzubin etxetik falta zen adineko gizona onik aurkitu dute

2006ko urriaren 11
18:10
Entzun
Ezterenzubiko (Nafarroa Beherea) 70 urteko bizilagun bat desagertuta egon da hainbat orduz: onndo bila atera zen goizean, eta ordutik gaur goizean aurkitu duten arte ez da haren berririk izan. Onik dago.

Goizean onddo biltzera atera zen Ezterenzubiko bizilaguna. Arratsean, itzuli ez zenez kezkatuta, larrialdi zerbitzuetara deitu zuten senitartekoek. Inguruko basoetan dabiltza bilaketa lanetan.

Suhiltzaileak eta jendarmeak segituan hasi ziren Ezterenzubi inguruko baso eta mendietan gizonaren bila. Irabiako urtegiaren (Nafarroa Garaia) ingurua ere miatu zuten Nafarroako foruzainek. Hala ere, ez zuten aurkitu.

Gaur goizean goiz hasi dituzte berriro bilaketa lanak, Nafarroa Behereko zein Garaiko lurretan,gaur onik aurkitu duten arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.