EAJko Batzar Nazionalak EBBko kide hautatu dituen zortzi pertsonetatik bost lehenago ere erakunde horretako kide ziren; hain zuzen ere, Ariztondo, Rubalkaba, Zalbidegoitia,
Agirre eta Olano. Joseba Aurrekoetxea, berriz, Espainiako Senatuko kide izan da azken legegintzaldian, Manuel Allenden Gasteizko Udaleko zinegotzi eta Gemma Gonzalez TxabarriGBB Gipuzku Buru Batzarreko kide eta Eusko Legebiltzarreko kide.
Josune Ariztondo EBBko idazkariak EAJ barne hauteskundeen "demokratikotasuna" azpimarratu du.
EAJko barne hauteskundeak
Ezustekorik gabe izendatu ditu jeltzaleen Batzar Nazionalak EBBko zortzi kideak
EAJko zuzendaritzako —EBB Euzkadi Buru Batzarreko— kide izateko lurralde batzarrek hautatutako zortzi lagunak ezustekorik gabe izendatu ditu kargurako jeltzaleen Batzar Nazionalak. Horrenbestez, Josune Ariztondo, Joseba Aurrekoetxea, Jose Antonio Rubalkaba, Jose Mari Zalbidegoitia, Manuel Allende, Gemma Gonzalez Txabarri, Gorka Agirre eta Markel Olano dira Josu Joan Imaz EAJko lehendakari berriak EBBn lagun izango dituenak. Sei lehendabizikoak Imaz beraren hautagaitzakoak dira, eta azken biak, Joseba Egibarren aurkeztutakoak. Prozesua amaitzeko, lurralde batzarretako buruzagiak aukeratzea falta da. Beraz, udaberri amaieran geratuko da EBB berria guztiz osatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu