Fabrika zahar bat okupatu dute Eibarko gazteek, gaztetxea jartzeko asmoz
Cadenas Iris lantegi zaharra okupatu zuten atzo goizean gazte asanbladako kideek Eibarren (Gipuzkoa). Utzita zegoen eraikina, eta gaztetxea egiteko asmoa dutela jakinarazi dute. Ateak zabalik dituztela nabarmendu dute, eta parte hartzeko lekua izatea dute itxaropen: «Gune autogestionatua nahi dugu, denon lekua izango dena eta eskaintza kultural anitza emango digun toki askea». Errespetua eta elkarbizitza oinarri izango dituztela iragarri dute. «Denon ahotsa eta iritzia kontuan hartuko duen ereduaren aldeko apustua egiten dugu». Karmeldarren elizaren parean, Iparragirre kalean, dago gaztetxe bihurtu nahi duten eraikina. Dagoeneko zapi bat jarri dute leihotik zintzilik, okupazioaren berri ematen duena. Eibarko bizimoduari «kolorea» eman nahi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu