Facebook sare sozialeko 100 milioi erabiltzaileren datuak publiko egin ditu Ron Bowles-ek. Interneteko segurtasun kontuetan aditua da Rowles eta sare sozialaren pribatutasun arazoak agerian uzteko asmoz, segurtasun iragazkiak konfiguratu gabe zituzten erabiltzaileen datuak bildu eta zabaldu ditu. Une honetan 100 milioi erabiltzaileren datuak sarean daude eta Bowles-ek erabilitako programazio kodea ere aurki daiteke bertan.
500 milioi erabiltzaile izatera iritsi berri da Facebook. Eta sare sozialeko arduradunek BBCri adierazi diotenez "Facebooken erabiltzaileak euren informazioaren jabeak dira eta nahi duten hura, nahi dutenarekin eta nahi dutenean elkarbanatu dezakete".
100 milioi pertsona horien datuak izenez eta identifikazio zenbakiz daude antolatuta. Eta kontua da, orain, edozeinek kontsultatzeko moduan daudela eta errazagoa dela erabiltzaile horien helbide elektronikoak edo kokalekuak lortzea.
Facebookeko erabiltzaile izan eta euren datuak edonorentzat eskuragarri egotea nahi ez dutenek hauxe egin behar dute. Pribatutasun aukeretan sartu eta profila aldatu "irekia" izatetik "lagunentzat soilik" jarriaz. Pribatutasun parametroak aldatuta, datuak bilatzaileen bidez aurkitzea ere saihestu daiteke.
INTERNET
Facebook-eko 100 milioi erabiltzaileren datuak publiko egin dira
Aditu batek erabiltzaileen datuak bildu eta zabalduta, sare sozialaren pribatutasun arazoak agerian utzi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu