'Faisan auzian', Camacho ez dute deklaratzera deituko

Epaileak dio Espainiako Segurtasunerako Estatu idazkariaren testigantza ez dela «erabakigarria» auzia argitzeko

Erredakzioa
2011ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Antonio Camacho Espainiako Segurtasunerako Estatu idazkariak ez du Faisan auzia-n deklaratu beharko. Hala erabaki du Pablo Ruz epaileak, Irungo (Gipuzkoa) Faisan tabernan egitekoa zen polizia operazioaren berri ustez norbaitek emanda operazioa zapuztu zuen auzia ikertzeko arduradunak.

Auzia argitzeko Camachoren testigantza ez dela «erabakigarria» esan du epaileak. Espainiako Barne Ministeriokoak diren hiru sakelako telefonoen erabiltzaileak identifikatzeko eskatu zuen epaileak hilaren 1ean. Telefono horien erabiltzaileek sarritan hitz egin zuten, polizia operazioa egin behar zen egunaren bezperan, Espainiako Poliziaren orduko zuzendariarekin. Orain, ordea, dei horiek ez dutela garrantzirik dio Ruzek.

Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroa pozik agertu da epailearen erabakiarekin. Camachok ez duela auzian zerikusirik frogatutzat jo du Rubalcabak, eta Camachori barkamena eskatzeko esan die haren «ohorea» zalantzan jarri dutenei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.