'Faisan auzian' parte hartuko du Gipuzkoako Diputazioak

2011ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionala Faisan auzia ikertzen ari da, eta auzian parte hartuko du Gipuzkoako Diputazioak, Joseba Elosua Faisan ostatuaren jabeak ustez Suitzan zuritu zituen eta orain blokeatuta dauden hiru milioi euroren jatorria argitzeko. Izan ere, fiskalaren iritziz Ogasunaren aurkako iruzurra egon liteke mugimendu horien atzean. Ikerketa Baltasar Garzon epaileak hasi zuen, duela hiru urte, baina Foru Ogasunak orain erabaki du parte hartzea. «Gipuzkoako herritarren interesak babestu nahi ditugu ustezko zerga iruzurraren kontra», esan diote Diputazioko iturriek Efe berri agentziari. Auzi nagusitik kanpoko pieza baten barruan ikertzen ari da auzia Auzitegi Nazionaleko Pablo Ruz epailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.