Faltzesko emakume bat hil da, etxean izandako suteagatik

Iruñean hiru etxe erre dira Tafalla kaleko eraikin batean izandako sutean, baina ez da inor zauritu

Erredakzioa
Iruñea
2011ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
55 urteko emakume bat hil zen, atzo, Barakaldoko Gurutzetako Ospitalean (Bizkaia), Faltzesko etxean (Nafarroa) astearte gauean izandako sutean jasandako erreduren ondorioz. Emakumea Nafarroako Ospitalean artatu zuten hasieran, baina erreduren larritasuna zela eta, Gurutzetara eraman zuten. Senarra erredurengatik eta kea arnasteagatik dago Nafarroako Ospitalean.

Nafarroako SOS Zerbitzuak Faltzesko herritar baten deia jaso zuen, asteartean, 21:15ean. Auzokideak esan zuenez, ondoko etxeko beheko solairutik kea ateratzen ari zen, eta oihuak entzun zituen. Suhiltzaileak eta anbulantziak joan zirenean, emakumeak gorputzeko %90 erreta zeukan. Nafarroako Ospitalera eraman zuten, baina erreduren larritasunagatik Gurutzetako erredura sailera bideratu zuten. Gizona Nafarroako Ospitalean dago, kea arnasteagatik eta hainbat erredurarengatik.

Sutea etxeko sarreratik gertu piztu zen. Suhiltzaileek azkar itzali zuten, eta, ondorioz, sua ez zen bigarren solairura iritsi. Suhiltzaileek ez dute argitu nola piztu zen sutea.

Atzo arratsaldean, berriz, sute bat izan zen Iruñeko Tafalla kaleko etxe batean, baina ez zen inor zauritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.