FAN HEMENDIK EGUNA

Fan Hemendik eguneko egitaraua, prest

Ekainaren 18an eginen dute. Egunera deitzeko hirugarren bideoa sareratu dute antolatzaileek. [Youtube]https://youtu.be/urolZHlPzhI[/Youtube]

2016ko ekainaren 7a
16:16
Entzun

12:30ean ekingo diote egunari, trikipoteoan, eta herri bazkaria egingo dute 14:30ean. Sei euroko salneurria izango du txartelak langabeentzat, eta hamar eurokoa landunentzat. Azken bi asteetan, bi euro garestiago izango da bazkarirako txartela. Oñatiko Ona, Boga eta Arrano tabernetan, Bergarako Herriko Tabernan eta Arrasateko Iratin daude salgai. 18:00etan, elektrotxaranga batekin girotuko dute Oñati, eta 19:00etan izango dira manifestazioa eta egitasmo nagusia. Kontzertuak prestatu dituzte 21:30erako.

Iaz bildutako arrakastaren ondotik, aurten ere bideo ugari egiten ari dira antolatzaileak deialdi gisa. Maiatzean sareratu zituzten aurreneko biak, eta gaur argitaratu dute hirugarren eta azkena.

Antolatzaileek nabarmendu dute "jai giroan eginagatik ere aldarrikapen eguna" dela: "Indar okupatzaileak Euskal Herritik kanpo nahi ditugula esateko eguna". Besteak beste, gogoan izan dituzte sare sozialetan iruzkinak idazteagatik eginiko polizia operazioak, errepideetako kontrolak eta Baigorrin iazko irailean Frantziako Poliziak eta Espainiako Guardia Zibilak eginiko polizia operazioa: "Indar okupatzaileak Euskal Herrrian dauden bitartean ez baitugu bakerik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.