Presoak
Federico Lomas espetxeratzeko agindu du epaileak
Iragan uztailaren 10ean polizia operazioa izan zen Gasteizen hainbat gazteren bila. Atxilotuak izan ziren, baina polizia bila ari zen bi gazte ez zituzten aurkitu. Gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean bere burua agertu dute biek. Ibai Peña aske gelditu da baldintzapeko askatasunean.
Federico Lomas espetxeratzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak eta Ibai Peña aske gelditu da baldintzapeko askatasunean. Biak ala biak beren kabuz agertu dira epailearen aurrean. Iragan uztailaren 10ean poliziak hainbat gazte atxilotu zituen Gasteizen, baina Lomas eta Peña ez zituen aurkitu. Orduz geroztik polizia beren bila ari zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu