Espainiako erregegaia Donostian

Felipe Borboikoaren bisita dela-eta, protesta egin dute ezker abertzaleak eta EB-IUk

Felipe Borboikoa Espainiako erregegaia Donostiara egin duen bisitaren aurkako jarrera agertzeko, protesta ekintzak egin dituzte ezker abertzaleak eta Donostiako Udaleko EB-IUko zinegotziek. Ezker abertzaleak elkarretaratzea egin du, eta, EB-IUko udal ordezkariek, berriz, bandera errepublikarra eskegi due Donostiako udaletxeko balkoi batetik. Odon Elorza alkateak ikur hori kentzeko agindu du.

2003ko azaroaren 21a
19:37
Entzun
Felipe Borboikoaren bisitaren kontrako jarrera agertzeaz gain, Euskal Herriaren independentzia aldarrikatu dute ezker abertzaleko kideek. Elkarretaratze horretan izan dira Joseba Alvarez eta Araitz Zubimendi SA Sozialista Abertzaleak legebiltzarkideak, eta gogor kritikatu dituzte Felipe Borboikoari ongietorria egin dieten politikariak; batik bat, PSE-EEkoak eta EAJkoak.

"Guztiz kritikagarria da PPren politikaren kontra daudela esaten duten baina gero Espainiako monarkiako ordezkariekin argazkia ateratzera korrika agertzen diren politikari horien jarrera", agertu dute.

Era berean, Espainiako erregegaiaren bisita dela-eta Donostiako Alde Zaharra "militarki okupatua" egon dela salatu dute.

EB-IUkozinegotziek, berriz, goizeko bederatzietan eskegi dute lehendabiziko aldiz k bandera errepublikarra Donostiako udaletxeko beren bulegoko balkoitik.Handik pixka batera, udaltzainei hura kentzeko agindua eman die Odon Elorza Donostiako alkateak. Berehala joan dira udaltzainak EB-IUren bulegora, eta zinegotziei esan diete ikurra kentzeko, bestela eurek kenduko zutela. Ohar horren ondoren, bandera kentzea deliberatu dute EB-IUko udal ordezkariek.

Dena den, eguerdiko ordubatean, berriro eskegi dute bandera errepublikarra, eta bigarren horretan Poliziak kendu beharko zuela esan dute. Dena den, udaltzainen buruekin elkarrizketa bat izan ostean, berriro ikurra kentzea erabaki dute EB-IUko zinegotziek.

Odon Elorza alkatearen aginduarekin oso haserre agertu dira udal ordezkari horiek. Azaldu dutenez, beren asmoa ez zen inor probokatzea, beren ideia errepublikarrekin koherente izatea baizik.

Miguel Lopez de Legazpiri buruzko erakusketa inauguratu du eguerdiko ordubatean Felipe Borboikoak Donostiako San Telmo museoan. Segurtasun neurrian handiak izan dira bisitak iraun duen denbora guztian Gipuzkoako hiriburuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.