Presoak

Felix Gartzia euskal presoaren familiartekoek auto istripua izan dute bisitatzera zihoazenean

Igandean izan zuten ezbeharra Burgos (Espainia) inguruan Alcala-Mecoko (Madril, Espainia) kartzelara zihoazen presoaren ama eta bi anaiek. Amak zauri arinak ditu.

2008ko urtarrilaren 25a
16:04
Entzun
Felix Gartzia euskal presoaren familiartekoek auto istripua izan zuten pasa den igandean, Etxerat-ek jakitera eman duenez. 06:00ak aldera izan zuten istripua Burgos (Espainia) inguruan. Presoaren ama eta bi anaia zihoazen autoan, eta hura bisitatzera zihoazen Alcala Mecokoko kartzelara.

Istripuaren eraginez amak sorbaldan min hartu zuen; bi anaiak, aldiz, ez ziren zauritu. Autoak kalte materialak izan zituen.

Etxerat-ek PSOEri eta UMPri egotzi die istripuaren ardura, aurrera daramaten sakabanaketa politika dela-eta. Etxerat-ek adierazi duenez, bi alderdi horiekpolitika hori senideen kontrakoa dela: “badakite politika hori indarrean mantentzen duten bitartean senideok hil zauritu eta ekonomikoki odolustuko gaituztela; hala egin dute 2007an, eta 2008 urtea ere bide beretik hasi dute”.

Etxeratek gogorarazi duenez, politika horren ondorioz pasa den urtean lagun bat hil zen auto istripuan, preso dagoen familiartekoari bisita egitera zihoala.

Familia bakoitzak bataz beste 1.400 kilometro egin behar izaten ditu 40 minututako bisitaldi bat egiteko, eta“behartutako kilometro horiek senide eta lagunak heriotzara bultzatzen ditu” adierazi du Etxeratek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.