Bilgune Feministaren arabera, "sistema kapitalista eta patriarkalak" eragin du egungo krisi garaia. "Bortxaz egin du, eta emakumeoi nabarmen ari zaigu eragiten. Lehen, enplegu prekarioaz hitz egiten genuen, eta, orain, bizitza prekarioaz". Gainera, salatu du genero arauak atzera bidean daudela eta aurrekontuetan ere murrizketak izaten ari direla berdintasun politiketan. "Benetako berdintasun politikarik ez da planteatu orain arte administrazioen aldetik, eta murrizketa garai honetan ez dute ezer egiteko asmorik. Gure zaintzaz, gorputzaz, lanaz, desioez erabat jabetu nahi duten sistemaren eta estatuen aurrean gaude".
Hori dela eta, indarrak batzera deitu du: "Feminismoaren sokari eutsi, eta sistema hau erauzi behar dugu. Izan ere, emakumeok argi dugu beldurrarekin hausteko modurik hoberena bakarrik ez sentitzea dela. Elkartu, eta denen artean eraiki eta erantzun behar dugu. Horretarako dugun gaitasunean sinetsi behar dugu".