Fermin Etxegoien Euskadi Irratiko esataria eta Roge Blasco Radio Euskadiko esataria Eusko Irratiko erregulazio txostenaren zerrendan sartu dituzte. Egoera berezia da haiena. Kontratu mugagabe ez finkoa zuten iazko ekainetik, haien lan egoera ez zegoen 2011ko eta 2012ko auzitegietako sententziak baldintzatuta, eta hasiera batean haien lanpostuak ez zituzten amortizatu behar. Antzeko egoeran daude Euskadi Irratiko beste esatari bat eta EITB Musikako beste bat.
@boligorria Artista izan ginen iazko ekainaren 28ra arte. Indefinitu egin gintuzten, epai batek enpresa behartuta; datagatik, beraz...
— Fermin Etxegoien (@FEtxegoien) March 17, 2015
@boligorria erregulaziotik kanpo geunden, eta horrela esan izan zaigu hilabete hauetan, gure postuak ez zeudela ordezkagarrien artean...
— Fermin Etxegoien (@FEtxegoien) March 17, 2015
@boligorria Horrek dakarrenarekin: hilabete hauetan, bi lan-eskaintzari ezetz esan diet, nire lanpostua irratian zegoelako
— Fermin Etxegoien (@FEtxegoien) March 17, 2015
@boligorria Baina tira, dena izaten ari da oso sadikoa, eta gurea azken kolpea besterik ez da, hori bai, oso ezustean etorria
— Fermin Etxegoien (@FEtxegoien) March 17, 2015
EITBko zuzendaritzak gaur eman die erregulazio txostenaren inguruko informazioa sindikatuetako ordezkariei. Sindikatuek bakoitzaren zerbitzu juridikoetara bidali dute informazio guztia, eta datorren astean batzarrak egingo dituzte datuak aztertzeko. Ordura arte ez dute baloraziorik egingo. Dena den, gaur 09:30ean elkarretaratzea egin dute Bilboko EITBko egoitzaren aurrean, erregulazio txostenaren aurka.
EITBko irratietako 60 langile ingururi eragingo die erregulazio txostenak. Kontratu mugagabe ez finkoa duten langileetako batzuek kaleratze eskutitzak jaso dituzte jada.