Kazetaritza

Fermin Etxegoienek jaso du prentsa arloko Argia Saria, BERRIAko telebista kritikengatik

Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Txitxardin-Beltxa jatetxean banatu dituzte =l Argia ==http://www.argia.com/=l aldizkariak urtero ematen dituen Argia Kazetaritza Sariak. Prentsaren arloan, Fermin Etxegoienen lana saritu dute, egunero-egunero BERRIAn plazaratzen dituen telebista kritikak tarteko. Telebistako atalean 'Postdata' saioko lantaldea saritu dute; irrati arloan, Euskadi Irratiko 'Mezularia' saioko gidari eta ahots Maite Artola; Sareko Argia saria, berriz, =l Gaztesarea ==http://www.gaztesarea.net/=l-k jaso du; publizitatekoa Bertsozale Elkarteak, eta merezimenduzkoa 'Hik Hasi' aldizkariak.

2006ko urtarrilaren 27a
16:58
Entzun
Urtero bezala, giro ederrean joan da Argia Sarie banaketa ekitaldia, eta, halaber, aurretik egiten den bazkaria. Euskal kulturan eta gizartean esanguratsu den jende asko bildu ohi du urtero ekitaldi horrek, eta aurten ere, elurra gora-behera, halaxe izan da.

Bazkal ondoren iritsi da denek espero zuten unea: sariak banatzekoa, eta, era berean, sarituak nor ziren jakitekoa. Aurten, komunikabideen arloan aritzen diren norbananako edo talde hauek saritzea erabaki du Argia aldizkariak:

-Prentsan: Fermin Etxegoien, BERRIAn argitaratzen dituen telebista kritikengatik .

-Irratian: Maite Artola Euskadi Irratiko Mezularia saioko gidari eta ahotsa.

-Telebistan: ETB1eko Postdata erreportaia saioko lantaldea.

- Publizitatean: Bertsozale Elkartea Txapelketa Nagusia iragartzeko egindako kanpainagatik.

-Sarean: Gaztesarea webgunea.

-Merezimenduzko Argia Saria: HikHasi hezkuntzari buruzko aldizkaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.