atxiloketa

Fermin Vila atxilotu dute Belfasten, ETArekin lotuta

Erresuma Batuko Poliziak eta Guardia Zibilak elkarlanean egin dute operazioa. Irlanda iparraldeko hiriburuko iturri batzuen arabera, lantokitik irteten ari zela atzeman dute -jatetxe batean egiten du behar-.

2010eko ekainaren 25a
20:04
Entzun
Fermin Vila Mitxelena (Irun, 40 urte) atxilotu dute bart Belfasten, ETArekin lotura duelakoan, Erresuma Batuko Poliziak eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan, Irlanda iparraldeko Poliziak jakinarazi duenez. Hango 23:30ean atzeman dute, hiriburuaren erdialdean, eta Antrim-eko polizia etxera eraman dute. Belfasteko iturri batzuek esan dute lantokitik irteten ari zela atzeman dutela -jatetxe batean egiten du behar-.

Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatu zuen Vila atxilotzeko. Honen arabera, KAS eta Ekin legez kanpoko erakundeetako kidea izan zen, eta gero ETAren talde logistikoan parte hartu zuen.

Espainiako polizia iturriek diotenez, 2001ean egin zuen ihes Euskal Herritik, Poliziak ETAren Sugoi komandoa desegin zuenean. Iturri haien arabera, berehala Madril komandoan sartu zen eta 2001eko maiatzean BBVAren aurkako bonba-auto bat jarri zuen, beste kide batzuekin, eta urte bereko uztailean Luis Ortiz de la Rosa poliziaren hilketan ere hartu zuen parte.

2003ko urtarrilean Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak auzipetu egin zuen, etakidea zelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.