Konponbideari begira

Fernandez Diaz Barne ministroa Lopezekin eta Aresekin bilduko da

Elkarrizketa politikoa "eraginkorra eta benetakoa" izan dadin Euskal Herrian indar politiko guztien artekoa eskatu du ezker abertzaleak.

2012ko urtarrilaren 5a
16:57
Entzun

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa Patxi Lopez lehendakariarekin eta Rodolfo Ares Barne kontseilariarekin bilduko da egun batzuk barru, PPko iturriek jakinarazi dutenez. Iturri horiek berak esan dute Mariano Raxoi Espainiako presidentea Lopezekin eta Iñigo Urkullu EAJko presidentearekin bilduko dela otsailean. Horien arabera, bi euskal politikariak Madrilen hartzekoa da Raxoi, eta aipatu dutenez ETAk borroka armatua utzi ondoren sortu den egoeraz mintzatzekoak dira. Albiste hori, ordea, ez dago baieztatuta.

Hain zuzen, PPk EAJri eta PSE-EEri egin dion azken deiaren harira, ezker abertzaleak gaur esan du "elkarrizketa politikoa eta akordioa direla bide bakarrak gatazka politikoaren konponbiderako", baina gaineratu du "eraginkorra eta benetakoa izan dadin" nahitaezkoa dela Euskal Herriko indar politiko guzti-guztien artekoa izatea, "betorik eta bazterketarik gabe".

Elkarrizketa horretarako badaudela baldintza nahikoak adierazi du Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko kideak. Dei egiten dio PPri ekin diezaion, "premiaz", normalizazio politiko eta demokratikoan aurrera egiteko "nahitaezkoak" diren bi gaiei: "batetik, eragile politiko guztien legalizazioa, jarduera politikoekiko kriminalizazioa eta jazarpenari amaiera emanez; eta bestetik, Euskal preso politikoen eskubide guztien errespetuan oinarritutako neurriak hartzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.