Fernandez Diaz: "Espainiako epaitegiek ez dituzte giza eskubideak urratzen"

2012ko urriaren 23a
12:51
Entzun

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak esan du albiste "bikaina" dela Estrasburgok Ines Del Rio euskal presoari buruz emandako epaia berrikustea, eta gaineratu du Espainiako auzitegiek ez dituztela giza eskubideak urratzen.

"Espero dugu Espainiako Gobernua eta Espainiako auzitegiak izatea espetxe politika zehazten dutenak, eta ez beste batzuk, giza eskubideak urratzen direla argudiatuta", adierazi du Fernandez Diazek.

Alberto Ruiz-Gallardon Espainiako Justizia ministroa ere itxaropentsu azaldu da, eta espero du Estrasburgok Espainiari ematea arrazoia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.