euskal presoak

Fernandez Diazek dio "gogor jardungo" duela 'Parot doktrinaren' alde

Espainiako Barne ministroak Bruselan adierazi duenez, "estatuek eskubidea dute erabakitzeko euren politika kriminalaren eta zigorren aplikazioaren gainean". 

2013ko martxoaren 7a
17:46
Entzun

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak Bruselan nabarmendu du Parot doktrina ez zaiela soilik "terroristei" ezartzen, baita "serieko kriminalei, hiltzaileei eta bestelako delitu higuingarriei ere".

Gaineratu du dagoeneko hitz egin duela gaiaz beste herrialde batzuetako Barne ministroekin, eta "sentiberatasuna" agertu diotela gaiaren inguruan. Haren arabera, estatuek "eskubidea dute erabakitzeko euren politika kriminalaren eta zigorren aplikazioaren gainean".

Parot doktrina ezarri zion Espainiak Ines del Riori, eta presoa aske uzteko agindu zion Estrasburgok Espainiari. Ez zuen hala egin, eta estatuak jarritako helegitea aztertuko du auzitegiak martxoaren 20an.

Euskal presoaren auzia Europako Giza Eskubideen Auzitegian defendatuko dute: Mark Muller, Amaia Izko, Michael Ivers eta Didier Rouget abokatuek. Haiekin aritu da lanean Sudhanshu Swaroop abokatua ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.