euskal presoak

Fernando Alonso EPPK-ko kidea Villabonako kartzelara gerturatu dute

Galiziako espetxe batean zeukaten gaur egun. 22 urte daramatza preso.

enekoitz esnaola
2018ko azaroaren 21a
15:10
Entzun

Fernando Alonso euskal presoa (EPPK) Lamako espetxetik (Pontevedra, Galizia) Villabonakora (Asturias, Espainia) eraman dute. Espetxeetako Instituzioek duela astebete iragarri zuten aldaketa, Alonsok 2015eko maiatzetik kartzela zigorraren hiru laurdenak beteta dituela nabarmenduta.

Emilio Salaberriaren (EPPK) gerturatzea ere iragarri zuen Madrilek orduan: Teixeirotik (Coruña, Galizia), Duesora (Kantabria, Espainia). Harena ere gauzatzean, EPPK-ko sei izango dira Espainiako gobernu berriaren ekimenez Euskal Herri inguruko kartzeletara lekualdatutakoak. Jesus Maria Gomez Ezkerro, Jagoba Cod, Kepa Arronategi eta Marta Igarriz izan ziren aurreko laurak. 

Alonsok 22 urte daramatza espetxean, eta 25 urteko zigorra dauka ezarria. Salaberriak, 20 urteko espetxe zigorretik beteak ditu 16. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.