Euskal presoak

Fernando Garcia, Anjel Figueroa eta Harriet Iragiren senide eta lagunek istripua izan zuten bisitara bidean

Etxeratek jakinarazi duenez, Fernando Garcia, Anjel Figueroa eta Harriet Iragi euskal presoen senide eta lagunek istripua izan zuten ostiralean Kordobatik (Espainia) 30 kilometrora. Autoan zihoazen lau lagunek ez zuten minik hartu, baina jakinarazi dutenez, autoak kalte handiak izan zituen. Gainera, asteburuan "sakabanaketa politikak euskal preso politiko ugari bisitarik gabe utzi" dituela jakinarazi dute.

2005eko urtarrilaren 31
16:20
Entzun
Etxeratek jakinarazi duenez, "sakabanaketa politikak urteko hirugarren istripua eragin zuen"pasa den ostiralean. Euskal Herritik 869 kilometrora preso dituzten Fernando Garcia, Anjel Figueroa eta Harriet Iragiren senide eta lagunek 19:30ak aldean izan zuten istripua, Kordobara (Espainia) iristeko 30 kilometro falta zitzaizkienean. Autoan zihoazen lau lagunak ez ziren zauritu, baina ibilgailuak kalte material handiak izan zituen. Etxeratek jakinarazi duenez, "herri bat zeharkatzen ari zirela, bat-batean, auto bat azaldu zitzaien atzerako martxan abiadura handian eta bete betean jo zuen lau lagunak zihoazen autoa".

Gainera, salatu dutenez "sakabanaketa politikak bisitarik gabe utzi ditu euskal preso politiko ugari". Izan ere oso eguraldi txarra egin zuen, eta hainbatentzat "ezinezkoa" izan zen autoa hartzea.

Aurten euskal presoen senide eta lagunek izan duten hirugarren istripua izan dela gogorarazi dute.

Salatu dutenez, Garcia, Figueroa eta Iragi euskal preso politikoen senide eta lagunek 20 ordutik gorako bidaia egin behar izaten dute joan etorrian Kordobako (Espainia) espetxean bisita egiteko.

Etxeratek beste behin salatu duenez, istripu hau "ez da kasualitatearen ondorioa, euskal preso politikoak fisikoki zein politikoki suntsitzeko, euskal gizartearekin duten zilborrestea eteteko kalkulatutako politika ankerraren ondorio baino".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.