BIHAR BERRIA-N

Fernando Iglesias: "Ez dago demokrazia nazionalik, mundu mailan demokraziarik ez badago"

Gaur aurkeztu dute 'Demokrazia global baten aldeko manifestua', Donostian. Manifestuaren koordinatzaileari egindako elkarrizketa kaleratuko du bihar BERRIAk. Hona hemen pasarte batzuk.

Berria.info
2013ko martxoaren 1a
16:06
Entzun

Gaur aurkeztu dute Demokrazia global baten aldeko manifestua, Donostian. Ondorengoak izan dira bertan: Fernando Iglesias kazetari eta politikari argentinarra, Daniel Innerarity filosofo eta Globernanceko zuzendaria, Emilio Lamo de Espinosa Madrilgo Real Instituto Elcanoko zuzendaria, Nerea Magallon Globernanceko ikerlari eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakaslea eta Gurutz Jauregi Zuzenbideko katedraduna.

Ordena global, justuago, baketsuago, demokratikoago eta gizatiarragoa aldarrikatzeko, mundu osoko hainbat akademiko eta intelektual bildu dira. Aldarrikapenak XXI. mendeko desafioak gainditzeko gai diren eskualde, nazioarteko eta mundu mailako erakunde berrien garapena eskatzen du. Eta dagoeneko Londresen eta Erroman aurkeztu dute. New Yorken, Bruselan, New Delhin, Tokion eta Toronton ere aurkeztuko dute aurten.

Sinatzaileen artean daude Abdullahi Ahmed An-Na'im, Daniele Archibugi, Jacques Attali, Bertrand Badie, Zygmunt Bauman, Ulrich Beck, Mary Burton, Noam Chomsky, Richard Falk, Susan George, Favid Held, Mary Kaldor, Daniel Innerarity, Mathias Koenig-Archibugi eta Lucio Levi.

Esanak:

- “Etorkizunean, demokrazia nazionalak babesteko aukera bakarra izango da estatu nazioen gainetik dauden demokrazia formak eraikitzea, ez haiek ordezkatzeko, elkarren osagarri izateko baizik. Ez dago demokrazia nazionalik, mundu mailan demokraziarik ez badago”.

- “Gizakiok jakin behar dugu bereizten zer den identitatea eta zer politika. Identitate gainjarriak ditugu, eta norberak libre izan behar du nahi duenera atxikitzeko. Hori pertsonala da, baina, nire ustez, egun identitate bakarra izango bagenu bezala jokatzea errore bat da”.

- “Ados bagaude arazo globalak ditugula, irtenbide globalak bilatu beharko ditugu. Eta irtenbide globalak behar baditugu, gehiengoaren alde egin nahi badugu, modu demokratikoan erabaki beharko dugu. Mundu mailako parlamentu demokratiko bat behar dugu”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.