Ehunka lagun batu ziren Tafallan (Nafarroa), atzo, Fernando Sota herrikideari elkartasuna adierazteko. Sota bera agertu zen manifestazio amaieran, eta eskerrak eman zizkien babesa agertu dioten herritarrei. Bideoa: Ahotsa.info-ren kronika.
[Youtube]http://youtu.be/ArjB-IZ7lZg[/Youtube]
Duela bi urte eta erdi Ines del Rioren eta Josu Bravoren argazkiak erakusteagatik terrorismoari gorazarre egitea egotzi zioten Fernando Sota gazte tafallarrari. Urtebeteko zigorra ezarri zioten. Nahiz eta bi urtetik beherako zigorretan epaitegiek ez duten inor espetxera igortzen, Concepcion Espejel epaileak erabaki zuen Tafallako gaztea kartzelatzeko agindua ematea. Hori ikusita, Fernando Sotak ezkutatzea erabaki zuen apirilaren 14an.
Ezkutatzearen arrazoiak bideo batean azaldu zituen Sotak:
[Youtube]http://youtu.be/X_l4rfHgGaQ[/Youtube]