Jaiak

Festa handia antolatu dute ekainaren 19rako Jai eta Herri Kulturaren Aldeko Manifestuaren bultzatzaileek

'Jaiki 2004' izeneko ekimena antolatu dute ekainaren 19rako Jai eta Herri Kulturaren Aldeko Manifestuaren bultzatzaileek; funtsean, Bilboko Areatzan eta Alde Zaharrean egingo den festa egun handia izango da, eta, besteak beste, musika, antzerkia zein kale animazioa izango dira. Bilboko konpartsen, Iruñeko peñen, Gasteizko blusen eta Donostiako piraten laguntza jaso du ekimenak.

2004ko maiatzaren 26a
13:15
Entzun
Iñaki Uriarte eta Edurne Pereda Bilboko konpartsetako ordezkariek aurkeztu dute ekimena: egitarauaren ardatz nagusien berri eman dute, baina zehaztu dute, oraindik guztiz itxi gabe dagoela. Besteak beste, eguerdiko 12:00etan kalejira handi bat egingo dute txistulari, trikitilari, gaitero, eta nahi duten guztiekin. Hain zuzen ere, ekitaldi horretan parte hartu nahi duten guztiek ateak zabalik dituztela jakinarazi dute. Barricada rock talde nafarrak parte hartuko du kalejira horretan.

Ondoren, kontzertua emango dute Raimundo Amador musikari andaluziarrak eta Rafa Ruedak. Hala ere, eguneko kontzertu nagusia gauean izango da: Las Niñasek, Siniestro Totalek, Loquillok eta oraindik zehazteke dagoen Euskal Herriko talde batek joko dute.

Uriartek azpimarratu du 'Jaiki 2004' Jai eta Herri Kulturaren Aldeko Manifestuaren "plasmazio praktikoa" dela, hain justu, festak eta jendearen parte-hartzea uztartzeko bidea. "Espero dugu jendeari gustatzea eta ez azkena izatea", agertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.