BILBOKO ASTE NAGUSIA

Festak etenik ez Bilbon

Aste Nagusiak geldiunerik gabeko beste sei egun dauzka aurretik. Bart gauean txinparta batek sute txikia eragin zuen su artifizialen emanaldiaren erdian, baina ez zuen kalterik eragin.

2015eko abuztuaren 24a
08:14
Entzun

Bilbotarrek ez daukate etxean geratzeko aitzakiarik; ez gaur, ez bihar, eta ez etzi. Atzoko ezbeharra susto batean geratu zen eta beraz, oztoporik gabe aurrera darrai festak Bizkaiko hiriburuan.

Segurtasun eremuaren barruan piztu zen sua atzo su artifizialen emanaldian zehar, eta hego-haizeak handitu egin zuen; antza denez, haizek 70km/h abiadura gainditzen zuen. Dena dela, suhiltzaileek segituan lortu zuten itzaltzea eta ez zuen kalte pertsonalik eragin.

Udalak ez zuen aparteko neurririk hartu behar izan. EH Bilduk, ordea, “arduragabekeria” egotzi die Bilboko Udalari eta piroteknia enpresari: “Ardurak eskatuko ditugu”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.