Giro onean hasi dituzte jaiak Gipuzkoako hiriburuan. Lehenengo aldiz emakume batek bota du kanoikada. Donostiako alkateak emakumeei egindako "keinu" gisa jo du.
Artillero bati eskuetan lehertu zaio eskopeta, baina ez du zauri larririk.
Hilaren 16ra bitartean askotariko ekitaldiak izango dira kaleetan: musika, antzerkia, goitibeherak, suak... Gaur 23:45ean Ze Esatek! taldearen kontzertua izango da Saguesen.
Donostiako Piratek, bestalde, 22:00ak aldera emango diete hasiera jai herrikoiei. 23:00etan 3gabe2 taldeak joko du La Flamenkan. Astelehenean izango dute egun bereziena, abordatzearekin.