auzitegiak

Festetako iragarki bategatik, auzitegira

Erandioko Hegoalde Kultur Elkarteko lau lagunek eta Jai Batzordeko buruak astelehenean Espainiako Auzitegi Nazionalera joan beharko dute deklaratzera, inputatu gisa.

2012ko urtarrilaren 4a
20:01
Entzun

Erandio-Altzagako iazko jaietako propaganda liburuxkan agertutako iragarki batengatik Erandioko Hegoalde Kultur Elkarteko zuzendaritzako lau lagunek eta Jai Batzordeko buruak inputatu gisa Espainiako Auzitegi Nazionalera joan beharko dute deklaratzera, Fernando Grande-Marlaska epailearen aurrera.

"Independentzia eta sozialismo-zaleen gune askea", "euskal presoak etxera!" edota "Erika [presoa] maite zaitugu!" jartzen du iragarkian. Arrano Beltzaren ikur bat ageri da, halaber.

Bost lagunei datorren astelehenerako jarri diete hitzordua, Madrilen.

"Lotsagarria da, adierazpen askatasunaren aurkako erasoa izateaz gain, halako iragarki batengatik Espainako epaitegi zentral batek diligentziak hastea", esan du Erandioko Bilduko udal taldeak gaur.

Domeka honetan herriko talde eta eragile batzuek kasua salatzeko agerraldia egingo dute: 12:30ean, Erandio-Altzagako metroko geltokian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.