Ikastolak

Filgi Claveriek Seaskako lehendakari kargua utzi du, eta Ixabel Xarritonek hartu du haren lekukoa

Seaska Ipar Euskal Herriko Ikastolen elkarteak lehendakari berria du: Ixabel Xarriton. Izan ere, Filgi Claveriek, lan arazoak tarteko, utzi egin du kargua, eta Xarritonek hartu du haren lekukoa. Bestalde, 'Euskara abiada' jaia aurkeztu du gaur Seaskak. Hilaren 26an egingo da festa, Miarritzen (Lapurdi).

2004ko irailaren 16a
17:36
Entzun
Surfa, irristailuak eta skatea praktikatuko dituzte, Amodio Ganbara izeneko parajean. Euskararen abiada jaiaren barruan izango da hori, hilaren 26an. Goizez eta arratsaldez izango dira saioak: lehenengo ikastaroak izango dira, eta gero erakustaldiak.

Arratsaldean mahainguru bat egingo dute, Geroa euskaraz goiburupean. Gazteei zuzenduriko mahaingurua izango da, eta Gure Irratikoak ere bertan izango dira. Hizlarien artean izango dira Donostian, Baionan eta Arrasaten ikasten ari diren gazteak.

Gauean kontzertua egongo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.