euskal presoak
Filipe Bidart askatzeko eskatuko dute larunbatean Baionan
Datorren larunbatean manifestazioa egingo dute Baionan, Filipe Bidart euskal presoaren askatasuna eskatzeko. 16:00etan abiatuko da martxa Baionako espetxearen aurretik. Ia 17 urte pasa dira Bidart preso sartu zutenetik, eta duela bi urtetik baldintzapeko askatasunean behar luke. Batasuna, AB, EA eta LCR alderdiek, LAB sindikatuak, Demoek, Segik, Ipar Euskal Herriko giza eskubideen babes elkarteak, Ahaideak elkarteak, Errepresioaren Kontrako Batzordeak, Presondegien nazioarteko behatokiak eta Baigorri-Garaziko gaztetxeak bat egin dute askatasun eskariarekin.
Filipe Bidarten askatasuna eskatzeko eskari bat bete daiteke, eta momentuz mila lagunetik gorak bete dute. Horretarako aukera dago hemen: www.filipeaska.com.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu