euskal presoak

Filipe Bidart preso ohiari ez diote Euskal Herrira etortzen uzten

Bizpahiru egunez familia-eta ikusteko zazpi aldiz eskatu izan du baimena, baina Parisko Auzitegiak beti debekatu dio etortzea. Iparretarrak-eko kide izandakoa 2007ko otsailean atera zen kartzelatik baina Beziersen bizi beharra dauka.

2010eko otsailaren 10a
17:29
Entzun
Filipe Bidart Iparretarrak erakundeko kide eta preso ohiari Euskal Herrira egun batzuetarako etortzeko baimenik ez diotela ematen jakinarazi dute gaur Filipe Aska komiteak eta haren abokatu Filipe Aramendik.

19 urtean preso egon ondotik, 2007ko otsailean utzi zuten aske, baina baldintzapeko neurri zorrotzekin. Beziers-en (Herault, Frantzia) bizi behar duela agindu zion Parisko Auzitegiak. Bidartek gabonetan-eta familia ikusteko bizpahiru egunez Euskal Herrira etortzeko zazpi aldiz eskatu izan du baimena (Baigorrikoa da, Nafarroa Beherekoa), baina ez dute eskaera aintzat hartu. Baldintzapeko neurriaren arabera, 2014ra arte ezingo du sorterrira itzuli.

Aramendi abokatuak uste du Frantziak legea urratzen duela Bidarti ezartzen dion debekuarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.