Presoak

Filipe Bidarti baldintzapeko askatasuna ukatu diote berriro

Baldintza guztiak betetzen dituen arren, Parisko auzitegiak Filipe Bidart IK-eko presoari askatasuna ez ematea erabaki du. Filipe Aska! komiteko kideak ez ditu ezustean hartu erabakiak: halako zerbait espero zuten, salatu dutenez, Frantziako Justiziak irizpide juridikoen gainetik politikoak jarri dituelako.

2006ko urriaren 17a
18:32
Entzun
Bizi arteko espetxe zigorra du Iparretarrak-eko preso baigorriagarrak. Hala ere, Frantziako justizia sistemaren arabera, behin 15 urte presondegian eginda etalan eta familia arloetan ezaugarri batzuk beteta, baldintzapean aske geratzeko aukera dute zigor handi hori duten presoek.

Bidartek lan arloan zein familiakoan ezartzen diren baldintzak betetzen ditu, baina, hala ere, aske ez uztea erabaki du Parisko auzitegi batek. Lehenago ere ukatu diote aukera hori, Filipe Aska! komiteko kideen iduriko, preso baigorriarraren kasuan irizpide politikoak jarri dituelako juridikoen aurretik Frantziako Justiziak. "Ikusiz zein testuingurutan egin den Filipen epaiketa, gogorra izango da hori lortzea. Filipek berak esaten duen bezala erabaki politikoa izanen da, eta jujeak bereziki gogor ziren epaiketa horretan", adierazi du komite horretako kide Ttotte Etxebestek.

Elkarte horrek deituta elkarretaratzea egingo da gaur 19:00etan Baionako Epaitegiaren atarian. Bidartek dagoeneko 18 urte egin ditu espetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.