Fina Liceranzu Iñigo Cabacasen amak ETBn egindako adierazpenetan esan du haren semea "diana bat" izan zela. "Hemen jo zioten [buruaren atzeko aldea seinalatuz], eta bere heriotza berehalakoa izan zen", adierazi du. "Zergatik hil zuten?Zertarako?", gaineratu du.
Manuel Cabacas aitak gogorarazi du Athleticen partidaren ondorengoa "jai bat zela, ez manifestazio bat". "Ez zen kale borroka, ez zen asanblada bat, festa bat zen eta ezin dute [ertzainek] iritsi ziren bezala iritsi".