Munduko Kopa 2006

Finalean Italiaren aurka zein talde ariko den erabakiko da gaur

Portugalek eta Frantziak Munduko Kopako bigarren finalerdia jokatuko dute gaur, Munichen. Irabazleak Italia izango du aurrez aurre 2006ko Munduko Kopako finalean. Italia finalerako sailkatu zen atzo Alemaniaren aurkako partidako luzapenean. Azken minutuetan Grosok eta Del Pierok sartutako golei esker gailendu zitzaion Italia etxeko taldeari.

2006ko uztailaren 5a
19:35
Entzun
Finalerdiko txartela 21:00etatik aurrera izango da jokoan. Frantziaren eta Portugalen bilakaera Munduko Kopako ustekabeak izan da. Biek gaizki ekin zioten, Frantziak bi partida berdinduz, eta Portugalek gorriak ikusi zituen Angolari irabazteko. Partidak pasatu ahala, baina, gora egin dute. Munduko Kopako festa handia igandean izango da, eta azken gonbita dute gaur jokoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.