Bizkaiko Bertsolari txapelketako finala

Finalerako sarrerak agortu dira jada

Abenduaren 19an Bilboko Euskalduna Jauregian izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, eta sarrerak agortu egin direla esan dute txapelketaren antolatzaileek. Bestalde, gaur Durangoko Kafe Antzokian kazetariekin izan duten hitzorduan, finalerako sailkatuta dauden zortzi bertsolariek finalak sortu duen ikusmina azpimarratu dute. Fredi eta Xavier Paia anaiak, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Iratxe Ibarra, Arkaitz Estiballes, Igor Muniategi eta Etxahun Lekue dira hilaren 19an finalean izango direnak.

2004ko abenduaren 14a
18:43
Entzun
Orain bi urteko txapelketan, aretoak erdi hutsak zirela kantatu behar izan zuten bertsolariek. Aurten berriz, ikusmin handia sortu dela aitortu dute bertsolariek, eta kanporaketa saioetan aretoak jendez gainezka egon baitira, Arrigorriagako Lonbo aretoko kanporatzea kasu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.