Fiskaltzak jaitsi egin ditu 2003an Laudioko udalbatzarraren osaketan PPko zinegotziei eraso eragitea leporatuta epaitu dituzten Aiaraldeko 19 herritarrentzat eginiko zigor eskaerak. Miguel Angel Carballo fiskalak hiru urtetik urtebete eta hiru hilabetera jaitsi du zigor eskaera, baina «koakzio terroristak» egitea egozten die Aiaraldeko 18 lagunei. Gainera, fiskalak kendu egin du Aitor de la Torre auzipetuaren aurkako zigor eskaera, gertaeretan parte hartu zuela ezin izan duelako frogatu.
Epaiketako azken saioa egin zen atzo Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta aldeek euren ondorioak aurkeztu zituzten.Fiskalak berretsi egin zuen auzipetuek ilegalizazioaren aurka protesta egin zutenean, «mehatxu terroristak» egin zituztela, Laudioko udalbatzan zeuden zinegotziek karguak har ez zitzaten. Fiskalak uste du auzipetuek «ezin hobeto antolatu» zutela protesta eta, beraz, propio egin zutela erasoa.
Baina adierazi du espetxe zigor eskaerak jaisteko erabakia hartu duela gertaerak izan zirenetik bederatzi urte igaro direlako eta hori «gehiegizko atzerapena» izan delako. Zigor eskaerekin batera, 1.200 euroko isuna ere galdegin zuen fiskaltzak lau auzipeturentzat «kalteak» eragiteagatik, eta beste 300na euro «erantzukizun zibilarengatik».
Akusazio partikularrak, berriz, hasierako eskaerei eutsi die: sei urteko espetxe zigorra eskatu du 18aiararrentzat, eta urtebetekoa beste batentzat.
Defentsak, berriz, auzipetu guztien absoluzioa eskatu du. Laudioko udalbatzaren osaketaren bideoan ez dela «eraso bat bera ere ikusten» argudiatu zuen defentsak auzipetuak errugabe jotzeko eskatzeko.
Fiskalak 15 hilabetera jaitsi du 18 aiararren aurkako zigor eskaera
Fiskalak erretiratu egin du auzipetu baten aurkako zigor eskaera, eta defentsak guztien absoluzioa eskatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu