Espainiako Justiziak beste delitu bat egotzi nahi dio Maite Aranalde presoari baina Frantziako Justiziak galdu egin ditu horretarako behar dituen agiri batzuk. Prozedua luzatzen den bitartean Espainiako fiskalak espetxeratu egin nahi du "ihes egiteko arriskua" dagoela argudiatuta eta helburu horrekin, helegitea aurkeztu du.
Atzo atera zen kartzelatik Aranalde 12.000 euroko bermea ordaindu ostean. Aurretik, pasa den asteartean, presoa Espainiaratu egin zuen Frantziak. Montpellierren atxilotu zuten (Okzitania, Frantzia), 2005ean, beste bi ustezko etakiderekin batera. Orduan sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Zigorra bete zuen Aranaldek eta Frantziak Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi zuen.
Istiluak Aranalderen aldeko omenaldian Ibarran
Atzo Maite Aranalde euskal presoari ongi etorria ematekoak ziren Ibarran (Gipuzkoa) baina Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak ekitaldia debekatu zuen eta Ertzaintza oldartu egin zitzaien harrera egiteko zain zeuden ehunka lagunei. Aranalderen senide bat atxilotu zuten ertzainek "terrorismoa gorestea" leporatuta baina aske utzi dute karguekin.
Politika
Fiskalak Aranalde espetxeratzeko helegitea jarri du "ihes egiteko arriskua" dagoela argudiatuta
Bestalde, Auzitegi Nazionalak euskal presoaren harrera ekitaldia debekatu eta istiluak sortu dira Ibarran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu