Juan Mari Olanorekin batera Jone Goirizelaia abokatua, Joseba Alvarez Batasuneko kidea, Arantza Zulueta abokatua eta Askatasunako Jon Enparantza izan dira besteak beste. Joseba Alvarez Batasuneko kideak mezua bidali dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari. Alvarezen hitzetan "ezker abertzaleak irmo eusten dio gatazkaren konponbidearen aldeko" bideari baina Zapaterori ohartarazi dio ez dutela "atzerapausorik" onartuko.
Joan den ostegunean Batasunak deitutako greba egunean piztu ziren istiluen harira sei lagun inputatu ditu Grande-Marlaskak. Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak astelehenean deklaratu behar zuen Auzitegi Nazionalean baina bronkitisa dela eta atzeratu egin dute Otegiren deklarazioa. Gaur, 17:30ean sartu da deklaratzera Olano eta une honetan kazetariak kanpoan daude gertatuko denearen zain.
Olano ez da bakarri egon Espainiako Auzitegi Naziolarera iritsi denean. Babesa eskaini dioten zortzi edo bederatzi abokatu izan ditu alboan, tartean, epailearen aurrean berarekin den Jone Goirizelaia eta Arantza Zulueta. Era berean bertan izan dira '18/98 auziko' auzipetuak Olanori elkartasuna agertzeko. Baita Joseba Alvarez Batasuneko kidea eta Askatasunako bozeramaile Jon Enparantza ere.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko atarian komunikabideen aurrean egin ditu adierazopenak Alvarezek eta Zapaterori zuzendu zaio. Alvarezek berretsi egin du "ezker abertzaleak irmo eutsiko dioela gatazkaren konponbidearen aldeko" jarrerari. Hala ere, ohartarazi du ez dituztela "atzerapausoak" onartuko.
Alvarezek azaldu duenez ez daki zein den "jokaera hauekin Espainiako Gobernuak bilatzen duena". Beharbada Espainiako iritzi publikoaren aurrean balizko bake prozesu baten atarian egin nahi dituen "mugimenduak justifikatzeko" izan daitekeela uste du Alvarezek. Bestela, akaso, prozesu horri begira "ezker abertzalearen mugimenduak baldintzateko". Helburua dena dela ere, Alvarezen ustez konponbide prozesuan solaskideak izan daitezkeen lagunak inputatzea "ez da oso erabaki inteligentea" Espainiako Gobernuaren aldetik.
Auzitegi Nazionala
Fiskalak ez du neurririk eskatu Juan Mari Olanorentzat
Amnistiaren Aldeko Batzordeen eledun izandako Juan Mari Olano 17:30ean sartu da deklaratzera Espainiako Auzitegi Nazionalera Fernando Grande-Marlaska epaileak deituta. Auzi saioaren ostean fiskalak ez du Olanoren aurkako neurririk eskatu eta oraingoz epailearen gelatik atera da. Bestalde akusazio partikularrak, AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak hain zuzen baldintza gabeko espetxealdia eskatu du Juan Mari Olanorentzat. Grande-Marlaskak auto baten bidez emango du bere erabakiaren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu