Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak hamarna urteko kartzela zigorra eskatu du Bateragune auziko zortzi auzipetuentzat, Batasunaren Mahai Nazionala berrosatu nahi zutelakoan eta "nazio eraikuntzarako polo subiranista eratzeko ETAren esanetara" ari zirelakoan. Erakunde armatuko kidetzat jo ditu.
Arnaldo Otegi, Rafa Diez Usabiaga, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez, Txelui Moreno, Jose Manuel Serra eta Amaia Esnal dira auzipetuak.
Fiskalak uste du "[Espainiako] Konstituzioaren menpeko diren erakundeei zilegitasuna kendu" nahi zietela eta "Euskal Herriaren eta [Espainiako] Estatuaren arteko konfrontazioa" bilatu nahi zutela. "Estrategia hori gauzatzeko ETAk 2009an Eduardo Puelles polizia eta bi guardia zibil hil zituen", fiskalaren arabera. Hark dio Otegi-eta LABen Donostiako egoitzan biltzen zirela.
2009ko urriaren 13an egin zuen operazioa Espainiako Poliziak, Baltasar Garzon epaileak aginduta. Rufi Etxeberria eta Ainara Oiz ere atzeman zituzten, baina Garzonek baldintzarik gabe libre utzi zituen. Otegi, Jacinto, Zabaleta eta Rodriguez espetxean dauzkate oraindik. Besteak baldintzapean daude kalean, bermea ordainduta -Diez hilabete batzuetan preso egon zen-.
politika
Fiskalak hamarna urteko kartzela eskatu du Bateraguneko auzipetuentzat
Arnaldo Otegi, Rafa Diez Usabiaga, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez, Txelui Moreno, Jose Manuel Serra eta Amaia Esnal dira auzipetuak. Batasunaren Mahai Nazionala berrosatu nahi izatea eta ETAren esanetara aritzea leporatzen die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu