Fiskalak osteguna arteko epea du helegitea jartzeko

2012ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Herenegun, Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak adierazi zuen Jose Luis Castro Espetxe Zaintzako epailearen ebazpena «zehatz-mehatz» aztertzen ari dela. Fiskaltzaren arabera, epaia «konplexua» da. Bihar edo etzi erabakiko du ziurrenik, baina, berez, osteguna arteko epea du. Fiskaltza aske uztearen aurka azaldu da, Uribetxebarriak biktimei barkamenik eskatu ez eta ETArekiko loturak hautsi ez dituela argudiatuta. Epailearen ustez, ordea, «koherentzia falta» erakutsi du Fiskaltzak, presoari hirugarren gradua ematerakoan ez zuelako halakorik exijitu, Orain argudio hori ezin duela erabili dio. Helegitea jarriz gero, Fernando Grande Marlaska buru duen zigor aretoak aztertuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.