Iñaki de Juana euskal presoa urriaren 27an epaituko dute. Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak 96 urteko espetxe zigorra eskatzen du donostiarrarentzat. Gara egunkarian De Juanak idatzitako bi artikulurengatik eskatzen du zigor hori, izan ere, artikulu horietan sei espetxetako arduradunei mehatxuak egiten zizkiela uste du Fiskaltzak. "Talde terroristako kide" izatea ere egozten diote.
Gaur Efe albiste agentziak Fiskaltzaren iturrietan oinarrituta zabaldu du, Fiskaltza De Juanaren zigor eskaera murrizteko aukera aztertzen ari dela. Antza denez, Fisklatzak uste du hasierako eskaria –96 urteko espetxe zigorra Gara egunkarian plazaratutako bi gutunengatik–"neurriz kanpokoa" dela. Hori dela-eta, zigor eskaera murrizteko bideak aztertzen ari ei da Fiskaltza.
Hasieran sei espetxetako arduradunei mehatxuak egitea eta "talde terroristako kide" izatea leporatzen zioten De Juanari. Orain, antza, guztiak "mehatxu delitu jarraiki" batean biltzeko aukera aztertzen ari dira. Horrela zigor eskaera 6 urteko espetxe zigorrekoa izan daiteke.
De Juanak iazko abuztuaren 3an bete zuen De Juanak aurrez zenbait atentatutan parte hartzeagatik ezarri zioten zigorra. Baina espetxean jarraitu behar izan zuen, hilaren 27an egingo dioten epaiketa horren zain. Bizi arteko espetxe zigorra ezarri nahi diotela salatuz hasi zuen gose greba De Juanak.
Gose greba utzi du Iñaki de Juanak
Abuztuaren 7tik jan gabe egon ondoren, Iñaki de Juana preso donostiarrak atzo utzi zion gose greba egiteari aipatutako iturrien arabera. De Juanak Madrilgo 12 de Octubre ospitalean jarraitzen du, eta haren hurbilekoen arabera, "ondo dago" eta "hobera egiten" ari da.
Joan den ostiralean Algecirasko (Andaluzia, Espainia) Punta Europa erietxetik Madrilgo 12 de Octubrera eraman zuten, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, "tratamendu egokiagoa" emateko.
Larunbatean, berriz, milaka lagunek parte hartu zuten Donostian Ibaetako Foroak euskal preso politikoen alde antolatutako manifestazioan, eta De Juanaren egoeraren salaketak eta oroitzak leku berezia izan zuen.
Presoak
Fiskaltza De Juanaren zigor eskaera murriztea aztertzen ari da
Iñaki de Juana euskal preso donostiarrak atzo laga zuen baraualdia bertan behera =l Gara ==http://www.gara.net/idatzia/20061009/art183737.php=l egunkariaren arabera, 63. egunean. Haren hurbilekoek onera egiten ari dela agertu dute. Bien bitartean, Fiskaltza De Juanaren zigor eskaera murriztea aztertzen ari dela zabaldu du Efe albiste agentziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu