Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak kartzela zigor berria eskatu du Josu Uribetxebarria euskal presoarentzat: hain zuzen, 29 urteko kartzela zigorra, 1986ko atentatu batengatik. Atentatu hartan Antonio Ramos guardia zibila hil zuten, tiroz, Arrasaten (Gipuzkoa).
Iaz, baldintzapean aske utzi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak Josu Uribetxebarria. Duen gaixotasun larri eta sendaezinagatik, Arrasateko presoa 2012an atera zuten kartzelatik, hainbat baldintzarekin, baina Ismael Moreno epaileak erabakia aldatu eta espetxe zigorra etxean bete zezala agindu zuen gero.