Parot doktrina ezarrita zeukatenetatik beste hamalau hauek utziko dituzte libre gaur: Jabier Martinez Izagirre, Jesus Mari Mendinueta, Iñaki Fernandez de Larrinoa, Gotzone Lopez de Luzuriaga, Jose Angel Biguri, Santos Berganza, Iñaki Erro, Inma Pacho, Niko Francisco, Jon Ander Urkizu, Iñaki Orotegi, Iñigo Akaiturri, Juan Ignacio Delgado eta Bautista Barandalla.
Beste zazpi eskaera dituzte mahai gainean Auzitegi Nazionaleko magistratuek, erabakitzeko. Kepa Solana aske uzteko eskatu du, eta gauza bera egin du Ismael Miquel Gutierrez GALeko presoaren kasuan. Nolanahi ere, 2002az geroztik hirugarren graduan da Miquel. Gainera, arratsaldean beste bost eskaeraren berri jakin da. Miren Josune Onaindia, Joseba Iñaki Zugadi, Jose Gabriel Zabala, Jose Ramon Martinez de la Fuente eta Fernando Vicente Luis de Astarloa dira.
Oarso Bidasoko Hitza-k aurreratu du albistea, horien artean Jon Ander Urkizu preso pasaitarra zegoela esanez. Senide eta lagunak Teruelgo espetxera joan zaizkie bila, eta etxera bidean da dagoeneko. Jon Ander Urkizu 1986an atxilotu zuten, eta 27 urte egin ditu preso. 2007an aplikatu zioten doktrina.
Hasi dira ateratzen
Presoak hasi dira espetxetik ateratzen. Giltzapea utzi dute, esate baterako, Inazio Orotegik, Gotzone Lopez de Luzuriagak, Jesus Mari Mendinuetak, Jon Ander Urkizuk, Inma Pachok, Jabier Martinezek, Juan Ignacio Delgadok, Iñaki Fernandez de Larrinoak, Iñigo Akaiturrik, Niko Franciscok, Iñaki Errok eta Jabier Berganzak.
Aiaraldea.com agerkariak jakinarazi duenez, bihar aterako da Martuteneko kartzelatik Jose Angel Biguri.