Amaitu da Enrike Antolin eta Xabier Aierdi EHUko irakasleen aurkako epaiketaren ahozko saioa. Hirugarren saioa egin dute gaur, eta Fiskaltzak eta akusazioek euren eskariei eutsi diete: zortzi eta bederatzi urte arteko inhabilitazioa eskatu dute. Fiskaltzak prebarikatu izana leporatzen die biei. Defentsak, absoluzioa eskatu du.
EHUko estamentu ugaritan diharduten hamahiru lekukok deklaratu zuten atzo Enrike Antolin eta Xabier Aierdi irakasleen aurkako epaiketaren bigarren saioan.
EHUn matrikulatuta zeuden bi ikasle deportaturen irakasle gisa zegozkien lanak egiteagatik ari dira Antolin eta Aierdi epaitzen.