Fiskaltzak ez du EAE-ANV legez kanpo uztea eskatuko, "denborarik ez dagoelako"

Dena dela, alderdiaren zerrendak ikertzen ari da (252), baliogabe uztea eskatzeko edo ez. PSOEk dio "irudipen eta susmo hutsak" ez direla EAE-ANV legez kanpo uzteko adinako arrazoi. Gobernua eta Fiskaltza Nagusia 225 hautesle elkarteren zerrendak ere ikertzen dira.

2007ko apirilaren 25a
20:12
Entzun
Espainiako Fiskaltzak ez du EAE-ANV alderdia legez kanpo uztea eskatuko, "denborarik ez dagoelako" legez kanpo uzteko prozesua burutzeko, berak aitortu duenez. EAE-ANVk 252 zerrenda aurkeztu ditu maiatzaren 27ko udal eta foru hauteskundeetarako Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta haiek ikertzen ari dela esan du Fiskaltzak. "ETArekin edo Batasunarekin" loturarik aurkituz gero, haien kontra egingo dutela iragarri du.

Denera 800 zerrenda ari dira ikertzen. Hautesle elkarteak 225 dira, EAE-ANVkoak 252. Ikertzen ari diren "beste elkarte batzuk izenaren baitan" bildu dituzte. Hilaren 30ean aterako ditu Hauteskunde Batzordeak behin betiko zerrendak, eta hauek Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko Salan inpugnatzeko aukera maiatzaren 2an edo 3an egongo da.

"Irudipen eta susmo hutsak" ez direla EAE-ANV legez kanpo uzteko adinako arrazoi nabarmendu du Diego Lopez Garrido PSOEko bozeramaileak. Alderdi politiko bat ezin dela zalantzetan oinarrituta ilegalizatu iritzi dio, baizik eta zorrotz jokatu behar dela eta "aztarna objektiboak" aurkitu.

"Erabaki bat hartzeko aztarnak behar dira; objektibitatea behar da. Auzitegiek ez dituzte irudipen edo susmo hutsak onartuko", esan du Lopez Garridok Onda Cero irratian EAE-ANV legez kanpo uzteko aukerari buruz galdetu diotenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.